2019/12/19 | Ibaialde Ikastola

Ibaialde Ikastolan Kivarekin jolastuz ikasten Lodosako ikastolako ikasle talde bat, KIVA egunean.

Aurten, berriro ere, KIVA eguna ospatu dugu ikastolan. Oso egun berezia izaten da guretzat, alde batetik matematikarik ez dugulako izaten, eta bestetik, oso ondo pasatzen dugulako jolas kolaboratiboetan parte har-tzen. Dagoeneko oso ondo dakigu KIVA garaian zer egiten dugun eta zertarako balio duen, baina modu honetan, garrantzi gehiago ematen diogu eta gainera, egun horietan, etxeetan gehiago hitzegiten dugu gaiari buruz.

Hasiera batean, irakasleak KIVA hitza aipatu zigunean ez genekien zer zen eta jazarpen edo bullyng hi-tzak ere ez genituen inoiz entzun. Piskanaka-piskanaka ikastola osoak ikasi du zer esan nahi duten bi hitz horiek. Batzutan ikastolako haundiak bakarrik lantzen ditugu ariketak eta besteetan txikiekin aritzen gara. Modu honetan, txikiek guregandik ikasten dute eta gu beraien irakasle ere bihurtzen gara.

Gelan egiten ditugun ariketak oso atseginak izaten dira. Egoera desberdinak antzezten ditugunean oso ongi konturatzen gara, gure inguruko haurrek eta bereziki jarrera txarrak jasotzen dituztenek, zein gaizki pasatzen duten. Adibide bezala, gelan antzerki txiki bat egin ondoren, gutariko bati, bakardadea sentituarazi genion eta oso gaizki sentitu zen eta gu nolako momentu txarrak pasa zituen konturatu ginen. Eta hori antzerki bat besterik ez zela!

Gelan asko hitzegiten dugu. Ba-tzutan KIVAko ariketak ez diren arren, astean zehar gure artean sortu diren arazoez hitzegiten dugu eta konponbide bat bilatzen saiatzen gara. Batzuetan erraza izan da eta beste batzuetan gehiago kostatu zaigu, baina guztietan asko hitzegin dugu eta oso baliogarria izan da.

Hala ere, gauzarik gogorrena, ikusi ditugun bideoak izan dira. Bideoetan benetazko kasuak azaltzen dira. Ez dira antzerkiak. Eta bertan azaltzen diren pertsonek zenbat sufritu duten ikusi eta entzutean oso gaizki pasa dugu. Gure irakasleak askotan aipatzen digun hitza "enpatia" , egun horietan benetan sentitu dugu eta oso gogorra iruditu zaigu gazte horien esperientziak.

Oso gogorra izan zen ere bere buruarekin bat ez zetorren sexua zuen haur baten gurasoek, ikastolako beste gurasoei bidalitako eskutitza. Bakar batzuei negar malkoak ere atera zitzaizkien.

Gelan KIVA programarekin hasi ginenetik askoz gehiago hausnartu izan dugu jazarpenaren inguruan eta ondorioz gehiagotan saiatu gara gure arteko erlazioak hobetzen eta norbait bakarrik sentitu denean, taldean laguntzen saiatu gara.

Gu ikastola txikia garenez ez dugu jazarpen kasurik antzeman, baina batzutan jarrera okerrak bai ematen dira gure artean. KIVAri esker jokabide horietaz konturatzen eta aurre nola egin ere ikasi dugu.

Baina guzti hori ikasteaz gain, azaroak 29an ospaturiko KIVA egunean, jolas desberdinetan jolastu genuen Oso dibertigarriak izan ziren jolas berri horiek. Aurretik ez genituen ezagutzen. Hasieran arraroa iruditu zitzaigun jolas horietan irabazle edo galtzailerik ez zegoelako, baina behin jolasean hasita oso ongi pasa genuen. Gure lagun batek esan zuen moduan: "Zein ongi, azkenean denok irabazi dugu".

INKESTA

1. Ba al dakizu KIVA zer den?

2. Zertarako lantzen dugu KIVA?

3. Zer ikasi duzu?

4. Zer da gehien gustatzen zaizuna?

UNAX LANA (6 URTE)

1. Bai.

2. Lagunei laguntzeko.

3. Lagunak zaintzen ikasi dut.

4. Gehiena jolasak..

LUCIA CAMPO (8 URTE)

1. Bai.

2. Burla gehiago ez egiteko eta ez jotzeko.

3. Ez dela jo behar eta ezta burlarik egin

4. Jolasak.

UNAX RODRIGUEZ (8 urte

1. Bai.

2. Jazarpena zer den ikasteko, ez egiteko eta bullyng egiten dutenei esateko ez dela egin behar.

3. Jendea errespetatu behar dela eta jazarpena ez dela bakarrik jo-tzea, baita ahoz edo ziber-bullyng.

4. Egiten ditugun jolasak..

AIMAR GARCIA (11 URTE)


1. Bai.

2. Ikasteko jazarpena zer den eta baita ere zer egin zure lagun batek edo zuk jazarpena jasotzen baduzu..

3. Enpatia izan behar dela bullying jasotzen duten haurrekin eta baita mezu nahasgarriak zer diren.

4. Jazarpen kasu bat dagoenean talde moduan gelditzea eta denek jarrera errespetagarria izatea.

UXUE GONZALEZ (10 URTE)

1. Bai.

2. Jazarpen kasu bat ikusten duzunean zer egin jakiteko. Baita ere beste pertsonak nola sentitzen diren konturatzeko eta arazoak konpontzeko.

3. Jende asko dagoela gaizki pasatzen ari dela eta jazarpena ez dugula egin behar. Baita ere zer egin dezakegu hori ikusten duzunean..

4. Ikasten dugun guztia eta nola jendeari lagundu.

 Dokumentua ikusi

Ibaialde Ikastolan Kivarekin jolastuz ikasten
Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu