2019/05/16 | SAN FERMIN IKASTOLA

Elkartasunez beteriko ikasturtea Janari bilketaren antolakuntzan parte hartu zuen taldea.

Elkartasunak aurtengo ikasturtean San Fermin Ikastolan burutu diren hamaika ekimen zipriztindu ditu. Esaterako, ikastolako gurasoek osatutako Parte-hartze Batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu aurten ere Greziako Lesbos uhartean diren errefuxiatuak laguntzeko. Honela, joan den martxoan zehar, janari bilketa egin zen gurean, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundea laguntzeko. Etaparen arabera, familiei jaki mota ezberdinak ekartzeko eskatu zi-tzaien eta, elikagaiekin ez ezik, diruz ere lagundu zitekeen aipatu erakundea, mediterranear herrialdean burutzen ari diren ezinbesteko egitasmo hau babesteko.

Janari bilketaz gainera, ikastolako gurasoa den Ivan Benitez argazkilariaren erakusketa ikusgai izan genuen, ikastolako sarreran. Bertan, munduko puntu ezberdinetan errefuxiatuek jasaten duten egoera la-tza ederki islatzen zen. Eta horrez gainera, Greziako uhartetik etorritako Zaporeak erakundeko boluntarioek hitzaldia eskaini ziguten, hango egoeraren berri emanez.

Parte-hartze Batzordeko gurasoek lan handia egiten dute hau guztia aurrera ateratzeko, izan ere, janari bilketa guztia burutu ondoren, auzolanean sailkapena egiteko eta paletak osatzeko tartea ere hartu behar izan zuten. Baina, emaitza, oso positiboa izan da, aurrekoetan bezalaxe, bilketa handia eta emankorra egitea lortu delako.

Keniaraino ere iritsi da gure elkartasuna Baina Greziako Lesboseraino ez ezik, Afrikara ere iritsi da San Fermin Ikastolako elkartasuna aurten, Keniako Kibera Pride Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez lan polita egiteko aukera sortu baita.

Azken urteotan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, Proiektuen Azoka izeneko ekimena antolatzen dute. Urteak daramatzagu San Fermin Ikastolan konpententzien garapenean eragiteko proiektuak lantzen eta ekimen hau horietako bat da. Azoka honen helburua, familiei ikasleekin egiten ditugun proiektuen berri ematea da, baina informazio hori emateko moduan dago berritasuna, ikasleek egiten baitute informazio emate lan hori. Iaz gainera, jarduera berria gehitu zitzaion honi guztiari, proiektuen azokarekin batera, ikasleek Elkartasun Azoka antolatu baitzuten GKE baten lana laguntzeko. Aurten ere halaxe egin zuten, Keniako Kibera Pride erakundea lagunduz.

Ikasleen lana arrakastatsua izan zen, zalantzarik gabe. Alde batetik, informazioa zabaldu zuten herrialde honetan hainbat pertsonek pairatzen duten egoera latzaren berri emanez. Kiberan, esaterako, Afrika osoko txabola gune handienetako bat koka-tzen da. Eta, bestetik, ikasleek sortutako eskulanak eta pintxoak ederki saldu zituzten bertaratutako lagun guztien artean. Gurasoen parte har-tzea eta harrera primerakoa izan zen eta haurrak oso gustura egon ziren egindako lana arduraz eta arrotasunez erakutsiz.

Bildutako diru guztia, berriz, erakunde honetako kide bati gure ikastolan bertan helarazteko aukera izan zen orain dela gutxi. Kibera Pride izeneko erakunde honek, besteak beste, bertako haurren eskola egoera hobe-tzeko lan egiten du Kenian, eta San Fermin Ikastolako LHKo 6. mailako ikasleek bildutako laguntzari esker, hainbat material berri eta liburu lortzeko aukera izan da. Hori guztia eskertzeko, gainera, Keniako umeek bideo hunkigarri bat bidali ziguten, hango kanta herrikoi bat eskainiz. Zalantzarik gabe, oso esperientzia aberatsa eta baliagarria izan da denontzat.

 Dokumentua ikusi

Elkartasunez beteriko ikasturtea
Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu