Lizarra Ikastolak 50. urteurrena ospatuko du bi urte barru. Urte hauetan guztietan, Lizarraldean euskararen bultzatzaile nagusia izateaz gain, bere pedagogia goraipatua izan da maiz. Bere lehen urteetatik, ausarta izan da metodologia aurrerakoiak eta berriak praktikan jarriz;eta, oraingoan, ia mende erdia igaro eta gero, berriro ere, ikastolen nortasun abangoardista horretaz baliatuz, hezkuntza pedagogia berriei so egiteko unea iritsi zaio.
Azken urteetan komunikatzeko eran, harremanetan, eta gizartean orokorrean, hainbat aldaketa eman dira. Gaur egungo ikasleak ez dira duela 20 urte bezala komunikatzen, ez dituzte erreferentzia berdinak eta, argi dago, haien ingurua erabat aldatu dela. Hori dela eta, Lizarra Ikastola hausnarketa sakon batean murgildu da: zer nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete Lizarra Ikastola uzten duten ikasleek? Zer egin daiteke hori lortzeko?
Erokeria litzateke etxe bat eraikitzen saiatzea haren plano teknikorik izan gabe. Besteak beste, ez baita beharrezkoa horrela egiteko arriskua hartzea, eta ia azkenean eraikinak zutik eutsiko dion ala ez zain geratzea. Zorionez, eraikuntzan badaude ebidentzia zientifiko batzuk ahalbidetzeko, irizpide batzuen bidez eta inolako mugimendurik egin aurretik, eraikinak iraungo duen ala ez jakiteko.
Eraikuntzan bezalaxe, hezkuntzan ere badaude ebidentzia zientifikoak pertsonok nola ikasten dugun azaltzeko, baita formazio bat ematen hasi aurretik ere, “iraungo duen ala ez” bideragarritasuna zehazteko;hau da, hezkuntza-praktika horrekin ikastea egingarria izango ote den esateko.
Eraikuntzaren similarekin jarraituz, inor ez litzateke ausartuko eraikuntzaren bat abiatzen, lehenik argi ez baditu eraikuntza horren xedeak. Hau da, zertarako baliatu den, zer espazio diren beharrezkoak, eta abar. Hezkuntzan ere ikaskuntzaren xedeak argi egon behar dira formazioa diseinatu eta ematen hasi aurretik;partaideez zer lortu nahi den bere formazioa amaitzen dutenerako, edo beste era batera esanda, zer konpetentzia edo gaitasunen jabe izan behar duten balioetsitako ikaskun-tza-beharrizanen arabera.
Erronka honi eutsi eta gauzatzea ez da gauetik egunera lortzen, eta horretan dihardu dagoeneko Lizarra Ikastolako irakaslegoak, iraupeneko ibilbide berriari hasiera emanez. Iazko ikasturtean Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra (HPI) izeneko eraldaketa prozesuari hasiera eman, eta hurrengo urteetan ere murgilduta jarraituko du ikastetxe honek, bere etorkizun hurbileko hezkuntza metodologikoaren iparra definitzen.
Zeregin honetan Escalae enpresa izango dute bidelagun, aholkulari-tza lanetan. Federico Malpicak gidatutako enpresa honek hainbat ikastetxeren eraldaketan hartu du parte munduko hamaika tokitan. Modu honetan ikastetxeko hainbat alderdi aztertu (metodologia, espazioak, taldekatzeak, irteerak…) eta hausnarketa sakon eta formazioen ondorioz, erabaki bateratu eta koherenteak hartuko ditu Lizarra Ikastolak etapa guztietarako doituak. Azken finean, helburua eta iparra zehaztuta, elkarlanean, bide berriari ekingo diote, XXI. mendeko ikastetxe jasangarria eraikiz.