Irunberri- Musikaz hitz egiteko eta beste hainbat kotuetaz aritzeko Luis Sancet elkarrizketatuko dut. Jakina, aukeratu dut Luis, musikaria delako, artzaina eta bihotz oneko pertsona, eta nire osaba. Gure artean, ikastolan, Irunberrin eta beste hainbat lekuetan ezaguna gaita jotzen duelako.
Aste honetan, San Isidro izanik, kalez kale erraldoiekin, dantzariekin eta plazan Larraindantza jotzen en-tzun dugu. Gaita eskolan hainbat gazte hasi dira eta haien inguruan galdetu nahi diot.
Galdera asko, hasteko… Noiz? Nola? Zergatik hasi zinen instrumentuak, musika… jotzen?
-Irunberrin musika zaletasun handia izan da, eta orain ere bada, zuek ere musika eskolan ibiltzen zarete. Hor izan ditugu txaranga eta banda;jazz bandak ere baziren. Gaur egun ere, musika taldeak badira. Nik zaletasun handia izan dut beti eta 16 urte nituenean jarri zen martxan musika eskola eta hor hasi nintzen musikarekin eta instrumentuekin.
Zein instrumentu jotzen dituzu? Zein duzu gogokoena?
-Gaita jotzen dut eta hura da nire instrumenturik gogokoena. Hori bai, beste instrumentu batzuk ere gustuko ditut: bateria, trikia, saxofoia, txirula eta hauek ere jo izan ditut momentu ezberdinetan… esan dezagun soinua ateratzen duen edozein tresna jotzeko prest izaten naizela.
Klaseak ematen hasi zara?
-Bai, gaita klaseak ematen hasi naiz herriko gazte batzuekin: Ander, Eneko, Aimar eta Jorgerekin. Haiek musika eskolako ikasleak dira edo izan dira eta bigarren instrumentu bezala hartu dute gaita. Guretzat gaiteroentzat Iñigo, Daniel eta niretzat momentuz taldea indartu eta etorkizunerako erreleboa ziurtatuko dugulakoan ari naiz.
Noiz hasi, izaten dira klaseak ematen?
-Iaz hasi ginen, aurretik ere izan dira beste gazte batzuk gurekin jotzen baino hau esperientzia eta konpromezu berri bat izan da. Irunberrikoak izanik, klaseak astelehenean 8etan izaten dira, lan eta ikasteko ordutegiak moldatu behar izaten ditugu, batzutan azterketak, beste konpromisu batzuk azaltzen dira. Hala ere, zintzo ibili gara presta-tzen.
Non entsaiatzen duzue?
-Udaletxe ondoan badugu lekutxo bat eta hor elkartzen gara.
Ikasleak, zer moduz moldatzen zara?
-Ikasleak oso jatorrak dira eta gogoa dutelako etortzen dira. Horrek asko errazten du egin behar duzuna. Anderrek 8 urte ditu eta gogoz ari-tzen da atabalarekin, eta beste hiru gaiteroak ere. Dena den, gehitu nahiko nuke, edozeinentzat irekita dagoela gure atea parte hartu nahi duen edonorentzat, zuentzat ere.
Noiz jotzen duzue, ateratzen zarete?
-Bai, bai ikasten duguna, dutena kalean jotzeko da festetan, Inauterietan eta deitzen duten lekuetan. Erraldoiekin, dantza taldearekin, kalejiran,...
Eta zure seme-alabak? Instrumenturen bat jotzen dute?
-Bai, bi dira, neska eta mutila eta haiek ere musika zaletasuna badute, musika ikasi eta tronpeta hartu dute instrumentu.
Eskerrik asko Luis, oso ongi pasa dugu eta espero dugu zure gaiteroekin batera jaiak alaitzea.