ZANGOZA- Laila Zangozan bizi izan zen 14 urte izan zituen arte, eta Zangozako ikastolan aritu zen. Orain atletismoan ari da eta oso ongi dabil, beraz, Zangozako ikastolatik elkarrizketa hau egin diogu, gure omenaldi umila! Ondo segi Laila eta zorte on!
Zure kiroletik, zer da gehien gustatzen zaizuna?
-Atletismoa praktikatzeak gauza on asko ematen dizkit. Gustukoen ditudan gauzen artean leku berriak bisitatzea eta jende berria ezagutzea daude. Benetan lagun berri asko egin ditut kirol honi esker eta guztiz eskertuta nago.
Zergatik aukeratu zenuen atletismoa eta ez beste kirolen bat?
-Aurretik hainbat kirol praktik-atzen nituen. Baina nire LH-ko ikasketak Zangozako Ikastolan bete nituen eta bertako Gorputz Heziketako irakasleak bai niri, bai nire gurasoei, aipatu zigun zer nolako gaitasuna nuen kirol honetan ari-tzeko. Hori dela eta, Iruñera jo nuen denboraldi batean, probatzeko.
Zenbat sari irabazi dituzu? Zenbat urterekin irabazi zenuen zure lehenengo domina?
-Espainiako txapelketetan 19 domina irabazi ditut gaur egun arte eta Nafarroako mailan irabazitakoak ez ditut zenbaturik, nire logelan zehar gordeta eta beste hainbat galduta ditut eta. Nire lehenengo domina Espainiako txapelketa batean lortu nuen 2014ean. Hura izan zen nire lehenengo txapelketa nazionala.
Zein izan da atletismoan zure denborarik hoberena?
-Ezin konta ahalak dira atletismoarekin pasa ditudan momentu onak, baina guztien artean, agian, pasa den urteko sasoi amaieran Espainiako txapelketa absolutura joan nintzenekoa dago. Honetan, 4x100-eko frogan parte hartu nuen nire taldekideekin batera eta bigarren postua lortu genuen. Izugarrizko sorpresa ona izan zen guztiontzat eta kristoren poza sentitu nuen domina hori irabazterakoan.
Zenbat urte daramazu korrika egiten? Atletismoarekin jarraitu nahi duzu?
-2013 urtearen hasieran, behin edo bitan joan nintzen Iruñera atletismoan aritzeko, lehen aipatu dudan bezala, baina nire benetako lehenengo sasoia 2014 urtean izan zen, beraz, bost urte daramat korrika eta salto egiten. Noski, ahal dudan guztian arituko naiz kirol honetaz disfrutatzen.
Zein da zure gustuko lasterketa mota? Eta zure sari hoberena?
-Atletismoan baditugu bi sasoi mota, bat hotz handiko hilabetetan, Estalitako Pista sasoia (“temporada de Pista Cubierta”, gaztelaniaz);eta maiatzetik aurrera, gutxi gora-behera, Aire Zabaleko sasoia ( “temporada de Aire Libre”). Honen arabera, lasterketetako distantziak aldatu egiten dira. Nik, pertsonalki, Estalitako Pista sasoiaren distantzia motzak nahiago ditut: 60 metrotako lasterketak dira. Nahiz eta, orokorrean, Aire Zabaleko sasoia gustukoena izan. Sari hoberenari dagokionez, orain ez nintzateke gai izango sari bakar bat aukeratzeko. Sari guztien atzealdean lan gogor bat dago eta guztiak maila berdinean estimatzen ditut, lehenengo edo bigarren postukoak izan arren.
Noiz hasi zinen entrenatzen korrikalaria izateko?
-Oker ez banago, 2015-16 urteko sasoian hasi nintzen espreski abiadurarako entrenatzen, baita jauzi horizontalak egiten ere.
Zein izan da zure lasterketarik zailena?
-Agian, internazionala izan nintzen lehenengo aldian, Tbilisira, Georgiara, joan nintzenean. 100 metrotako lasterketan parte hartu nuen eta esperientzia gabea nintzen garai hartan. Aldiz, bertako neskatoak guztiz profesionalak ziruditen... Psikologikoki, ez nengoen prestaturik eta benetako erronka izan zen.
Gustatuko litzaizuke olinpiadetara joatea?
-Atleta guztiaren ametsa da hura. Bertara iristea da nire helmuga altuena etorkizunari begira.
Noiztik gustatzen zaizu kirola?
-Txikitan hainbat kiroletan aritu nintzen, baina ez zizkidaten arreta deitzen, egia esan, ez nintzen ona ezertan. Baloiak erabiltzen dituzten kirolek, betidanik, oso gaizki eman zaizkit eta hauek jolastea gorroto izan dut beti.
Zein da gehien gustatzen zaizun kirola, atletismoaz aparte?
-Praktikatzea ez, baino saskibaloia eta eskubaloia ikustea pilo bat gustatzen zait . Lagun ugari ditut bi kirol hauek jolasten dituztenak eta haien partidak ikusteak liluratzen nau, zer esan kirolari profesionalen partidak.
Zer esan nahi du kirolak zure bizitzan?
-Kirola lagunak dira, emozioak dira, momentu txarrak eta onak, esperientzia berriak. Nire burua gaindi-tzeko era polit bat da. Orain, atletismoa nire bizitzaren zutabe garran-tzitsu bat da, alegia, denbora gehien eskaintzen diodan gauza da, ikasketekin batera. Kirol honekiko inplikazio handia dut eta kirolak emai-tza onak ematen dizkit bueltan, eskaintzen diodan lanarengatik.