Euskaratik mundura!
Ikastolek Hezkuntza Proiektu propioarekin. Ikastolan euskaraz bizi gara, euskaraz munduratzen gara, eta Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin.
Izpiritu eraldatzaileari jarraituz, ikastolak betidanik etengabe ari dira berritzen euren eskaintza pedagogikoa. Aurten, eskola-jazarpenari aurre egiteko KiVa programa ezarri da ikastoletan.
IKASTOLA EREDUA
Hezkuntza eredu propioa, Herritarra, Euskaldun eleanitza, Eraldatzailea, Konpetentzietan oinarritua, Aitzindaria pedagogia alorrean, Irakasleen prestakuntza eta aholkularitza sendoa, Herritik eta herriarentzat sortua, Kooperatiba, Auzolana eta elkartasuna, Inguru eta ingurumenarekin begirunea eta babesa, Euskaran ardaztutako eleaniztasuna xede, Euskal Herritik mundura, Europar dimentsioa, Ikasle guztien hobekuntza, bere bikaintasuna, Ikerketa, garapena et...
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Ikaslea ardatz izanik, marko pedagogiko propioarekin, konpetentzietan oinarritzen da ikastola eredua. Hizkuntzen trataera integral eta integratua garatzen du, euskaran ardaztuta. Ikastolan ikasleek pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten ikasten dute. Ikastolak hezkuntza integrala, ikasmaterial propioekin.