IKASTOLA EREDU, HEZKUNTZA ERALDATZEN
Herritarra
Ikastola, herritik eta herriarentzat sortua
Hezkuntza zerbitzu publikoa eskaintzen dugu. Herritarrengandik hurbil dauden kooperatibak dira. Gurasoak dira kooperatibista. Gizarte partaidetza eta erantzukizuna ditu ardatz. Gainerako beste ikastola guztiekin batera, Euskal herriko Ikastolak Europar Kooperatibako kide gara.
Aurrematrikulazioa: otsailaren 1etik 7ra
Zatoz gu ezagutzera!
IKASTOLA EREDUA, HEZKUNTZA ERALDATZEN
Euskaldun eleaniztuna - Euskaratik mundura!
Ikastolek Hezkuntza Proiektu propioarekin. Ikastolan euskaraz bizi gara, euskaraz munduratzen gara, eta Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin.
Aurrematrikulazioa: otsailaren 1etik 7ra
Zatoz gu ezagutzera!
Espazio berritzaileak, teknologia berritzailea, ikasmaterial berritzaileak, eduki digital berritzaileak... guztia ikaslea ardatz duen hezkuntza marko eraldatzailearen zerbitzura. Konpetentzien curriculumean, integrazioaren pedagogian eta euskaran ardaztutako eleaniztasuna oinarri dituen Hezkuntza eredua. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, hezkuntza eredu propioa, eskaintza integrala, euskalduna, herritarra eta eraldatzailea eskaintzen dizu ikastolak.