JOSU REPARAZ ELKARRIZKETA, 2025-26 AURREMATRIKULAZIO KANPAINA
Jarraitu irakurtzen
Ikastolaren aldeko hautua

Haurraren garapen integralaren bermea

Ikastolok garapen ebolutiboari egokitutako hezkuntza eskaintza osoa eta koherentea bermatzen diegu ikasleei. Haur eta gazteen garapen integrala dugu helburu, ongizate emozionala eta fisikoa orekatuz eta erritmo diferenteak errespetatuz.

Jarraitu irakurtzen
MARTXEL RODRIGUEZ ETXABIDE DANTZARIAK NIE 2024 SARIA JASO DU
Etorkizun bikaina ziurtatzen duen bere ibilbide profesionaletik haratago, Martxel gizatasunaren eredu delako nabarmentzen da, inspirazio-iturri delako eta benetako altxor ingurukoentzat. Ikastola mugimenduarekin duen lotura sendoak eta euskara eta euskal kultura sustatzeko eta indartzeko egiten duen ahalegin etengabeak merezi dute gure aitortzarik handiena eta sentituena.
Jarraitu irakurtzen
NIE SARIA 2024: MARTXEL RODRIGUEZ ETXABIDE

Martxel Rodriguez Etxabidek (Lesaka, 1990) Tantirumairu Ikastolan Haur eta Lehen Hezkuntza ikasketak egin eta Labiaga Ikastolan amaitu zuen derrigorrezko heziketa. NIE Saria 2024 eman zaio arteari eta bereziki dantzari dedikazioz eta pasioz beterik egindako ekarpenagatik. Eta, hori baino gehiago, gizatasun eredu delako, inspirazio-iturri delako eta benetako altxor ingurukoentzat. Ikastola mugimenduarekin duen lotura sendoak eta euskara eta euskal kulturarekiko baldintzarik gabeko maitasunak, munduko bazter guztietara harrotasunez eramaten dituenak, merezi dute gure aitortzarik handiena.

ZORIONAK MARTXEL!!!

Jarraitu irakurtzen

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu