Euskara irakas-hizkuntza duten joera pedagogiko eta kultural berritzaileak, Nafarroako Ikastolen hezkuntza mugimenduan

Dokumental hau, Ikastolek beraien sorreratik gaur egun arte, garatutako euskal hezkuntzaren ondare immaterialaren bilduma gisa sortu da, Ikastola osatzen duten komunitateetako pertsonek, profesionalek aurrera eraman dituzten praktikak, ezagutzak eta lotutako espazioak, kultura ondaretzat onartuz. Ondare immaterial hori, hasierako irakasle haiengandik hasita, belaunaldiz belaunaldi helarazi da, eta uneoro birsortzen joan da, etengabe, gizartearen premien elkarreraginez. Testigantza hauek Ikastolaren identitate, Ikastolarekiko pertenentzia eta jarraipen sentimendu sakona adierazten dute, giza eta gizarte balio sendoetan oinarrituta.

Jarraitu irakurtzen
Xaloa Telebistan Josu Reparazi egindako elkarrizketa, aurrematrikulazioaren eta ikastolen inguruan hitz egin dutelarik.
Jarraitu irakurtzen
LANDATU, UREZTATU, LORATU DOKUMENTALA

ONDA VASCA IRRATIA
Nafarroako Ikastolen Elkarteak "Landatu, Ureztatu, Loratu" dokumentala aurkeztu du, Nafarroako ikastolen mugimenduak euskararen berreskurapenean, transmisioan, sustapenean eta zabalkundean izan duen eragina ezagutzen laguntzen duten testigantzak biltzen dituena. Dokumentalaren egileetako bat den Aitor Ortiz de Felipek egindako proiektuaren xehetasunak kontatzen dizkigu.

Jarraitu irakurtzen

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu