2022/03/04 | NIE

ESPAZIOAK ERALDATZEN

ESPAZIOAK ERALDATZEN
Pedagogia bezala, espazioak ere eraldatzen ari gara ikastoletan, berauek eraldaketa pedagogikora moldatzen ari gara, ikasgelaz harago, korridoreak eta bestelako txokoak ere izan daitezen ikasleen ikasketa prozesurako lagungarri. Barne espazioen eraldaketarekin batera, kanpo espazioetan ere eragiten ari gara, haiek berritzen eta, batez ere, haiek erabiltzen. Espazio zabalak, naturarekin harremanduak, aire eta argi naturalaz baliatzeko eta ikasketa prozesuaren parte bilakatzeko.
Jarraitu irakurtzen

2022/03/02 | NIE

BATXILERGOA

BATXILERGOA
Derrigorrezko etapak gaindituta, Batxilergoa eskaintzen du ikastolak. Aurreko etapetatik ikasleek ekarri duten ikasteko eta jakintzak eskuratzeko modu berrian sakontzen jarraituko dute. Proiektu eta erronken bitartez jakintzak mobilizatuz ariko dira, prestatuago irten daitezen.
Jarraitu irakurtzen
DERRIGORREZKO BIHARREN HEZKUNTZA
Curriculum ofizialaz gain, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian (egoera errealetan oinarritutako erronken eta proiektuen bitartez) oinarritutako eredu pedagogiko eraldatzailea dute ikastolek. Euskaran ardaztutako eleaniztasunarekin, etorkizunerako funtsezko baliabideak eskaintzen dizkie ikasleei. Eredu pedagogiko horren arabera berenganatuko dituzte ikasleek edukiak. Baina, edukiak berenganatzeaz gainera, horiek eguneroko bizitzan, egoera errealetan, aplikatzen jakingo dute, derrigorrezko ikaskuntza etapak amaitzerakoan.
Jarraitu irakurtzen

IKASTOLA, KOMUNITATEA

Ikastolak, Hezkuntza eraldatzen

Zatoz gu ezagutzera!

Jarraitu irakurtzen

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu