2025/02/17

Ikastolaren aldeko hautua

Haurraren garapen integralaren bermea

Erabakitzeko unea heldu zaie euren haurra ikastetxe batean matrikulatzeko garaian diren familiei. Azken hamarkadatan milaka familiek egin dute ikastolaren aldeko hautua. Izateko eta egiteko modu berezi bat da ikastola; Ikastola Eredua, hezkuntza-proiektu bat baino gehiago.

Ikastolok garapen ebolutiboari egokitutako hezkuntza eskaintza osoa eta koherentea bermatzen diegu ikasleei. Haur eta gazteen garapen integrala dugu helburu, ongizate emozionala eta fisikoa orekatuz eta erritmo diferenteak errespetatuz.

Familiek funtsezko zeregina dute ikasleen garapena eta ikaskuntza prozesuan, komunitate osoaren ardura baita. Ikastolen eta familien arteko elkarlana oinarri sendoa da eta familiek aktiboki parte hartzen dute hezkuntza-proiektuaren garapenean, erabakietan eta eguneroko dinamiketan.


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu