2022/02/17 | NIE
Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da etapa guztietan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu haur hezkuntzatik hasi eta derrigorrezko bigarren hezkuntzaren osteko ikasketetaraino. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin, guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ikastola guztien egitasmoa da, modu kooperatiboan garatua. Haurra ikastolan sartzen den momentutik, haren garapen osoaren ikuspegitik eraldatu dugu pedagogia.
Itzuli