IKASTOLA KOOPERATIBOAK: IKASKUNTZA KOMUNITATE PROFESIONALAK
Nafarroako Ikastola kooperatiboak beti izan dira erakunde arduratuak berrikuntza pedagogikoan. Horren adierazle dira, urteetan zehar hezkuntza zentro askotan zabaldu diren ikastolek garatutako proiektu eta programa ezberdinak, hots, ikastolen saretik at zabaldu direnak (hizkuntza murgilketarako programak, hezkidetza programak, oinarrizko konpetentzien garapenerako proiektuak...). Une honetan, ikastola kooperatibo hauen erronkak irakaskuntza praktika oinarritzea, era kolaboratiboan/elkarlanean lan egitea eta geletan egiten dena etengabe hobetzen jarraitzea dira. Hori gauzatu ahal izateko, protokolo eta erreminta erabilgarriak garatzen ari dira: irakaskuntza praktika egokiak zehaztea, horien betetzea ebaluatzea, irakasleen garapen profesionala erraztea eta gelen eta ikasleen ikaskuntza hobekuntza sustatzea.
Berrikuntza eta gogoeta ildo berri honetarako, ikastolek Hezkuntza Zientzietan doktorea eta irakaslea, nazioarteko ikertzailea eta aholkularia eta, Escalae Institutuko zuzendaria den Federico Malpicaren aholkularitza dute.
Ikastolek hasitako ikerketa eta esperimentazio lan-ildo berriak, eskola eta hezkuntza komunitate osoaren laguntzarekin, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan eta irakaskuntzaren garapen profesionalean oinarritu du bere ikuspegia. Gaur, inoiz baino gehiago, ezinezkoa da hezkuntza era indibidualean eta isolatuan ulertzea, formazio-erronka oso handia da, ezaguera akademikoen lorpenetik haratago joaten baita. Eta, bizitzarako gaitasunen, jarreren eta konpetentzien formazio itxaropenak betetzeko ahalegin guztiak koordinatzea ezinbestekoa da.
Ikastola kooperatiboek jakin badakite erakunde zatikatuetan, ezaguera pedagogiko bateratua sortzeko gaitasunik ez duten horietan, ezin daitekeela berrikuntzarik izan. Izan ere, hobekuntzarako eta berrikuntzarako ezinbesteko baldintza baita, ikasleek euren formazio osoan zehar pasatuko diren gela ezberdinetan jarraituko duten ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan iraunkortasun eta koherentzia minimoa bermatzea. Horretarako, hezkuntza erakundearen irakasleen irakaskuntza kolektiboa beharrezkoa da, ustekabeak, kointzidentziak eta profesionalen boluntarismoa saihestuko duena, formazio-eredu eta egoki estrukturatutako, planifikatutako, landutako eta ebaluatutako irakaskuntza garapen bihurtzeko.