BIZI
NAFARROA OINEZ 2018
Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak antolatuko du
Urriaren 15ean, Lesakan, Iñigo Aritza ikastolakoek gogotsu jaso genuen 2018ko Nafarroa Oinez ikastolen festa erraldoia antolatzeko ardura, bizipozez.
Lekuko hori mendiz mendi ilusioz gainezka Lesakatik Altsasura ekarri zuten gure mendi korrikalariek, aldi berean ikastolako gurasoak, ikasle ohiak eta gertukoak direnak, lau etapako lau etapako ibilbide gogor eta eder horretan hainbat bidelagun zituztela. Lekukoa eskuan, erronka bizia dugu aurrez aurre.