Urtero legez, JUUL sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean eratu da, hortaz, aurten Lesakak hartu du. Harriondoa Kultur Etxeko oholtzan, Tantirumairu Ikastolako ikasleak lagun izan ditugu, ekitaldia, 2017ko Nafarroa Oinezen mezu eta izaeraz kutsatu dutelarik.
Tantirumairu Ikastolak urteko jarduera programa sei kontzeptupean sortu du, memoria, sormena, transmisioa, burdina, industrializazioa eta harremanak. Ildo beretik, hauexek izan dira ikasleek sari banaketa ekitaldian zehar antzeztu dituzten hiru agerraldien oinarri.