2017/01/09 | BERRIA

Gaur hasi dira 52 ikastolatan eskola jazarpenaren kontrako KiVa programarekin 52 ikastoletako ordezkariak, Kiva planaren inguruko bigarren formazio saioa jaso ondoren, iazko apir

52 ikastola horiek lehenbizikoak dira Kiva programa martxan jartzen, eta Ikastolen Elkarteak ikastola guztietara hedatzea du helburu. Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan. Mundu osoan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da Kiva, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua.
Kivak ikastola komunitate osoa hartzen du bere barnean; ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak. Hartara, eskola jazarpenari aurre egitea guztien eginkizuna dela azpimarratzen du. Jazarpen kasu bakar bat gehiago ez gertatzea jarri dute helburu. Ikastolek xede hori lortzeko "borondate irmoa" agertu dute. Hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, Kiva programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko.
Finlandian, %78ko jaitsiera
Duela hamar urte abiatu zuten Finlandian eskola jazarpenari aurre egiteko ikerketa, eta horren emaitza da Kiva plana. Zazpi urte dira hango eskoletan martxan jarri zutela, eta emaitza ikusgarriak izan zituen: urtebetean %78 gutxitu ziren bullying kasuak. Hori horrela, asko zabaldu da: Finlandian bertan, hamar eskolatik bederatzitan ezarri dute, eta hainbat herrialdetako eskoletara iritsi da; besteak beste, Italiara, Belgikara, Suediara eta Alemaniara.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu