Nafarroako ikastola guztiak Europako eTwinning eskola sare-kideak dira. Horren bitartez, otsailaren bigarren asteko bigarren egunean Interneten Erabilera Seguruaren Eguna ospatzen da, hau da, gaur, hilak 9. Honako hau da aurten aukeratu den lema da:
Play your part for a better internet!
Jolas dezazun zure partea Internet seguruagoa lortzeko.
Gai honek hezkuntza eremuan duen garrantzia dela eta, Nafarroako ikastoletan programa ezberdinak garatzen dira interneten erabilera seguru eta osasuntsua izan dezagun.Halaber, hezkuntza denon ardura denez, sektore ezberdinetan aplikatzen dugu ikasitakoa, bai ikasleekin zein irakasleekin eta familiekin.
Nafarroako ikastoletan heziketa programak aplikatzen hasten gara Lehen Hezkuntzako 4. mailatik hasita eta DBH 4. mailara arte. Horien helburua da neska-mutilak kontura daitezen Interneten era sortzaile, errespetuz eta seguru batez ibiltzearen garrantziaz.
Nafarroako ikastolak, iaztik, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean ari dira “Anomia digitala” aztertzen duen ikerketan batean.