BAZTAN IKASTOLA - LIBURU MARKATZAILEAK
JUUL kanpainan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko erabiltzen ditugun jarduera/ideia/esperientzien artean "Liburuentzako orri-markatzaileak" egitea proposatu genien ikastolei. Elizondoko Baztan Ikastolak ideia horri jarraituta, honako ekintza hau egin du:
Ikastolako gurasoa den Pello San Millanek, orri-markatzaileak egin ditu: batetik, Haur Hezkuntzarako ipuin klasikoetako pertsonaiez osatuta (otsoa, txanagorritxo, pinotxo eta txerritxoa), eta bertzetik, Lehen Hezkuntzarako kolore anitzez osatuta.
Orri-markatzaile hauek, bozketa egiten dutenean, ikasleei banatuko zaizkie opari moduan: ikus argazkiak.
Erabilera zoragarria beraz... Zorionak egindako lanarengatik!!!