• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
V. IDEIA. LIBURUONDOA, LIBURUAK EMATEN DITUEN ZUHAITZA

V. IDEIA. LIBURUONDOA, LIBURUAK EMATEN DITUEN ZUHAITZA

Arratsalde on, JUUL zaleak:

Aurtengo Juul kanpaina girotzeko, komunikatzeko eta ukitu desberdina emateko ideia hau aurkeztu nahi dizuegu: liburuondoa.

Zer da liburuondoa?
Izenburuak dioen bezala, liburuak ematen dituen zuhaitza da. Zuhaitz horren liburuak irakurtzen ditugunean ideiak, jakintza, istorioak, sentimenduak landatzen ditugu gure barnean. Bestalde liburuekin, zuhaitzen fruituekin bezala, gure jakintza, jakin-mina edo istorio gosea asetzen dugu. Liburuondo desberdinak landa ditzakegu aurtengo Juul kanpainan.
Hona hemen hainbat ideia:
- Geletan edo pasabideetan: liburuak ematen dituzten zuhaitzak, aipuen zuhaitza, horma-irudiak...
- Jolastokian edo herrian.

Azalpenak erantsitako dokumentuan dituzue. Liburuondoak landa ditzagun ikastolan!!!

 

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.