IV- IDEIA. Speed Book Dating - Liburuen Inguruko Hitzordu Bizkorrak
Badira bikotea bilatzeko sistemak, non pertsona ezberdinak toki batean biltzen diren, eta, errotazioak eginez, hiru minutu izaten dituzten euren artean ezagutzeko. Antzeko zerbait munta dezakegu DBHko gela desberdinetako ikasleekin, baina liburuen inguruan hitz egiteko: SBD - Speed Book Dating. Bikoteak antolatuko dira zozketa eginez eta bi-hiru minututan irakurtzen ari diren liburuaz hitz egiteko aukera izango dute. Gero, errotazio sistema baten bidez (erlojuaren noranzkoan, esaterako) bikoteak etengabe aldatzen joango dira.