III. IDEIA: ASTOLIBURUTEGIA
Liburuen astoa
Herrialde eta herri txiki askotan ez dute liburutegirik, baina liburuak heltzen dira beste bide batzuetatik.
Gure proposamen bitxi honetan, ASTO bat etorriko zaigu bisitan ikastolara, benetako astoa, noski! Liburuak ekarriko dizkigu haurren harridura, zirrara eta ilusioa sortuz. ASTOLIBURUTEGI bat gure ikastolan!
Ideia dibertigarri honek beste aukera gehiago ditu... jarraitu irakurtzen! Animatu zaitezte!!!