• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

JUUL 2013 IRABAZLEAK IRUDIETAN

Ondorioekin lan egiteko ideia-zerrenda

GAUR, APIRILAK 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA DA!

Eta, Juul hauteskundean bukatu badira ere, Juul kanpaina eta orokorrean irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar.

Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin?
Lasai, lan gehiago ez dizuegu eman nahi, ideia batzuk proposatu besterik ez, bozketako emaitzei etekina emateko.

  1. Alderatu Euskal Herriko ikastolen ondorioak, gure ikastolan ateratakoekin. Zeintzuk dira berdinak? Zeintzuk ezberdinak?
  2. Nola lortuko ditugu ikastolan ez ditugun liburuak? Begiratu etxean ea hautatuenak dituzuen eta ekarri. Ikastolak liburu horiek ez baditu, lortu.
  3. Liburu hautatuen pasadizoak irakurri.
  4. Geletan emaitzak komentatu. Ikasleek zerrendetako libururen bat irakurri badute, azal dezakete zergatik uste duten liburua aukeratua izan dela. Elkarrizketa sortu. Zergatik hautatuena? Irakurtzeko gogoa piztu.
  5. Idazleak eta ilustratzaileak ikastolara gonbidatu.
  6. Idazleei eta ilustratzaileei gelako eskutitza bidali hautatuena izan dela jakinaraziz.
  7. Liburuen azala edo ilustratzaileen argazkia muraletan jarri. Horma-irudi moduan pasabidean iragarri. Horretarako honen bidez liburu eta ilustratzaile irabazleen irudiak hemen bidaltzen dizkizuegu.
  8. Mahai baten gainean liburu horiekin erakusketa txiki bat muntatu.
  9. Gurasoak informatu, zuei lana errazteko zirkular eredu bat prestatu dugu (errazteko prestatu dugu eskutitz-eredua, JUUL irakasle atalaren dokumentuetan duzuena edo klik egin hemen).

Ideia hauek lagungarriak izatea espero dugu. Irakasle guztiekin partekatu dezakezue ideia zerrenda hau.

Ongi pasatu eta gozatu irakurtzen!!!

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.