IRARKURLAGUN MARTXAN HAINBAT IKASTOLATAN
ERENTZUN IKASTOLAREN ESPERIENTZIA
Duela aste batzuk IRAKURLAGUN PROIEKTUA aurkeztu genizuen zuen ikastoletan zabaltzeko eta planteatzeko. Proiektua, irakurzaletasunaren helburua lortzeko motibagarria da eta, honetaz gain, adin desberdinen arteko elkarrekintza bultzatzen du.
Vianako ERENTZUN IKASTOLAN hasi dira proiektuarekin martxan eta argazki muntai hau bidali digute saio baten martxa ikusteko.
Bestalde, proposamen hauek helarazi dizkigute esperientzia aberasteko:
- Irakurlaguntzaileak irakurtzeko aukeratu behar duen liburua, txikitan gustukua zuen bat aukera dezake.
- Irakurketa saioa motza izaten da, batzuk lehenago amaituko dute. Bukatu eta gero, batzuk elkarrekin joaten ziren liburutegiko beste liburu bat hartzera edo, beste kasu batzuetan, irakurlagun "besoetakoak" esaten zuen: "Orain, nik irakurriko dut eta zuk lagundu!".
- Saioa ez da gehiegi luzatu behar, hobe gogoz gelditzen badira, momentu on batean moztuz.
- Astero gogora dezakegu irakurlaguna dugula, nahiz eta irakurketa saiorik ez egon: "Irakurlaguna ikusi al duzue jolastokian? Agurtu al duzue?"
Eta zuek, animatu al zarete? Jada antzeko proiekturik al duzue? Bidal iezaguzue zuen informazioa denon artean zabaltzeko.