• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
2012-13 / I. ESPERIENTZIA: IRAKURLAGUN EGIN

2012-13 / I. ESPERIENTZIA: IRAKURLAGUN EGIN

Nire irakurlaguna izan nahiko zenuke?

I. ESPERIENTZIA: IRAKURLAGUN EGIN

Nire irakurlaguna izan nahiko zenuke?
Ikusita hainbat ikastetxetan esperientzia aberasgarria dela, adibidez: Zangozako Rincón del Carmen Ikastolan “Irakasleak ikasleei ipuin bat kontatu”, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxean “Irakurle lagun proiektua”, Motrileko Virgen de la Cabeza Ikastetxean “Apadrinamiento lector”, eta abar, irakurzaletasuna bultzatzeko esperientzien artean, IRAKURLAGUN EGIN PROIEKTUA gogoratu nahi dizuegu.

ANTOLAKUNTZA
- Maila ezberdinetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatzean datza.
  Adibidez:
   - LHko 6. mailako ikasle batek LHko 3. mailako “irakurlagun” bat har dezake.
   - LHko 5. mailakoak LH 2. mailakoa.
   - LHko 4. mailakoak LH 1. mailakoa.
- Maiztasuna hilabetean behin izatea gomendatzen da, baina irakurzale amorratuak badira hilabetean bitan egin dezakete.
- Leku aproposak bilatu beharko lirateke irakurketa saioak erosoak izateko: liburutegia, psikomotrizitate-gela...
- Ordutegi egokia izatea garrantzitsua da. Atsedenaldiak edo jolasaldiak aproposak izan daitezke.
- IRAKURLAGUN KONTRATU eredua prestatu dugu. Horrela, era ofizialean jasota geratuko da, bi aldeetako sinadurarekin. Kontratua urte baterako izango da, baina hurrengo ikasturtetara luza daiteke, jarraipen bat eduki dezan.

HELBURUAK
• Irakurzaletasuna bultzatzea.
• Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea.
• Ikasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea.
• Ikasle nagusien autoestimua garatzea, ikasleen bilakaera baloratuz.
• Irakurlagunari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea.
• Irakurlagunari idatzizko testuen aurrean interesa piztea.
• Aurreneko mailako ikasleen irakurketan aurrerapausoak ematea.
• Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean heztea.
• Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatzea.

Esperientzia honen zehaztasun guztiak eta kontratua erantsitako artxiboan dituzue.

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.