• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
V. ELKAR Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa

V. ELKAR Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa

Martxan da Elkar Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa


 

 

 

 

 

 

 

Bosgarren Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa aurkeztu zen atzo. Lierni Mendizabal arduraduna pozik agertu zen: «Urtetik urtera handitzen doan lehiaketa da. Iaz 4.318 ilustrazio jaso genituen, eta 446 ipuin».

Haurren artean literaturzaletasuna bultzatzea du helburu sariketa honek. Batetik, ipuin baten-tzako marrazkiak egin behar dira; bestetik, ilustrazio jakin baten inguruan ipuina sortu behar da. Adinaren arabera hiru kategoria ezarri dira, eta DBHko 3. eta 4. mailetako gaztetxoek ere har dezakete parte, ilustrazioa ipuin bilakatzen.

Ipuina ilustratzeko sariketari dagokionez, haurrek Antton Kazabonek idatzitako ''Parke bakartia'' ipuin laburra izango dute abiapuntu. «Orain dela bi urte, Lekeitioko eskola batean izan eta gero, paseatzen hasi eta parke zahar batera ailegatu nintzen. Oso zegoen abandonatua, huntzak eta laharrak janda. Handik irtenda, autoan etxera nentorrela, parke hari bizia ematea pentsatu nuen», esan zuen idazleak atzo. Istorioaren atzean ideia hau dago: «Helduok oso baldarrak eta destrebeak garela arazoak konpontzeko, eta haurrek, aldiz, oso erraz topatzen dutela irtenbidea».

Ipuin hau argitaragabea da, eta elkar.com web gunean eskura daiteke.

Bestalde, ipuina idatzi behar dutenek Patxi Gallegoren marrazki bat izango dute abiapuntu. Honela mintzatu zen marrazkilaria atzoko ekitaldian: «Buruhauste dezetea eman dit enkargu honek. Pozik eta harriduraz hartu nuen eskaera, hainbeste ilustratzaile egonda... Hasi nintzen pentsatzen eta, marrazkia egiteko aukerak infinituak direnez, azkenean larritu egin nintzen piska bat. Beste lan guztiak alde batera utzi nituen eta saiatu nintzen Lierni Mendizabalek jarritako baldintza bakarra betetzen, hau da, garatzeko bide asko emango dituen ilustrazioa egiten».

Lanak apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ilustrazioa bidaltzeko: edozein Elkar liburu-dendatan; ''Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A., Portuetxe 88, 20018 Donostia'' helbidera bidaliz; eskaneatu eta www.elkar.com atarira igoaz.

DATUAK
Ipuinak: Lan guztiak ordenagailuz idatzita eta 1.500 eta 2.000 karaktere arteko luzera izan beharko dute.
Ilustrazioak: A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
Aurkezpen-epea: Apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Sariak: Pintura-estutxeak, elkarlibbuk-ak, MP3ak, opari-txartelak...

Informazio iturrua: Diario Vasco, 2012/10/13

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.