LIBURUTEGIA ETA GELAK APAIN DITZAGUN
Gure liburutegiko paretak triste al daude? Pasabideak tristeago? Ba aurtengo Juul kanpainan helburu bat jarri diogu gure buruari: modu ikusgarri eta sortzaile batean irakurleak animatzea.
Horretarako kartel bildumatxo bat prestatu dugu eta gustuko dituzuenak tamaina polit batean liburutegian, pasilloetan edo geletan ipintzea proposatzen dizuegu.
Batzuk irudi bat besterik ez dira, beste batzuek testua dute. Denek dute originaltasun puntu bat eta irribarrea aterako digute.
Irudiak helbide honetatik jaitsi ditzakezue: http://goo.gl/7fLXl
Kartelak egiteaz gain, gelako edo ikastolako blogean argitara ditzakezue. Irakurketa saioko ekintza polit eta erraz bat, kartel hauetako bat irakurtzea edo komentatzea izan daiteke ere bai.
Kontatuko diguzue zer iruditzen zaizkizuen, arrakastatsuak badira aurrerago bilduma berri bat prestatuko dugu!
