IRRIBARREA ZABALTZEKO IPUINAK, Juan Kruz Igerabide Sarasola
ELAKR ARGITALETXEA
IRRIBARREA ZABALTZEKO IPUINAK,
Egilea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Marrazkigilea: Jokin Mitxelena Eritze
Hona irribarrea zabaltzeko ipuin sorta bat, nahi baduzu barre egin, nahi baduzu sudurra okertu, lehen ipuineko aitonak bezala.
ipuin hauek irakurriz, inon diren eskola-ume aurreratuenak
ezagutu ahal izango dituzu, edo telebista itzaltzeko ingeniari-ikasketak egin, edo
Lur planetaren ardatzaren muturra Ipar Poloan non dagoen jakin, edo eskultore bat loreekin
zergatik haserretu zen enteratu, edo ipuinak amaitzen ez zekien aitonari lagundu, edo oiloak
nola oilartu ziren entzun, edo haur jaioberri batek titia hartzean esnearekin tu egiten nola
ikasi zuen irakurri, edo ipuin txiki-txikiak limerick eran egiten ikasi.
Ipuin hauekin lortzen diren idazle-irabaziak Etiopiako haurrei laguntzeko izango dira,
Etiopia-Utopia erakundearen bidez, eskolak egiten laguntzeko, zuhaitz batzuk landatzeko…,
eta, batez ere, haien irribarrea zabaltzeko.