EURIA ARI DUENEAN, LEIRE SALABERRIA
PAMIELA ARGITALETZEA
EURIA ARI DUENEAN,
EGILEAl LEIRE SALABERRIA
Album poetikoa, eguneroko errealitateari beste modu batez begiratzen diona. Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako eta fantasiarako ate dira: kalean nahasten diren koloretako euritakoak, hezetasuna ospatzen duten barraskiloak, berriz berdatzen diren arbolak... Kontakizun labur honen narratzailearentzat festa dira egun ...Oreka egokia dago testuaren eta irudien artean.
Kontakizunaren lirismoak eta hitzak eta irudiak inguratzen
dituen giro magikoak irakurleen enpatia eta bihotza pizten
dituzte. Eta egun euritsuetako argi ahula izaten bada ere,
egileak kolorez eta kontrastez bete nahi izan ditu liburu
honetako orrialdeak. Liburuari poza dario, eta garbi dago
gonbita: eguraldia txarrean eta nekeetan, irria ezpainetan.