2012 IBBY KARTELA ETA MEZUA
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna
Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da aurten ere mundu osoan. Hans Christian Andersen-en jaiotzaren urteurrena delako egiten da egun horretan Haur Liburuaren Egunaren ospakizuna. Hori dela-eta, IBBYk ilustrazio eta mezu berezia argitaratzen du. Aurten, IBBYren Mexikoko atalak prestatutako kartela eta mezua jasoko dute. Juan Gedovius-ek ilustratutako kartela eta Francisco Hinojosa idazleak idatzitako mezua dira.