• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
IDEIAK V - IRAKURKETAREN INGURUKO ESALDI OSPETSUAK

IDEIAK V - IRAKURKETAREN INGURUKO ESALDI OSPETSUAK

IRAKURKETAREN INGURUKO ESALDI OSPETSUAK

Aurrekoan, goiburuz eta esloganez zuen pasabideak apaintzeko proposatu genizuen. Jarduera horren osagarria, honako hau litzateke. Irakurketaren inguruko esaldi ezagun batzuk bildu ditugu eta zuen esku uzten ditugu. Horiekin guztiekin zer egin daiteke: pasabideetan ipini, ikasleekin partekatu, posterrak ere sor daitezke irudi bat hartuz eta esaldia erantsiz...

Bat ez da idatzi duenagatik, irakurri duenagatik baizik. - Jose Luis Borges
Asko irakurtzen duena eta ibiltzen dena, asko ikusten du eta asko daki. - Cervantes
Irakurketa trena hartu ezin dutenen bidaia da. - Francis de Croisset
Liburuek lagunek emango ez zizkiguten gomendioak ematen dizkigute. - Numa Pompillo
Irakurri eta gidatuko duzu, ez irakurri eta gidatuko zaituzte. - Teresa Deuna
Irakurketak imaginatu nahi duzun munduaren ateak zabaltzen dizkigu.
Urrutira joateko ez dago liburu bat bezalako ontzirik!
Liburuek pentsatzen irakasi ninduten eta pentsamenduak libre egin ninduen.
Liburu asko irakurtzen dituena eta haien inguruan pentsatzen ez duena apalategi bat bezalakoa da.
Irakurketa adimenerako da, kirola gorputzarako dena.
- Richard Steele
Analfabetoa ez da irakurtzen ez dakiena, irakurtzen jakinda irakurtzen ez duena baizik.

Beste hizkuntzetn era aurki ditzakezue:
Every person who knows how to read has it in their power to magnify themselves, to multiply the ways in which they exist, to make life full, significant, and interesting. Aldous Huxley
(Irakurtzen dakien edonork, badu bere burua handitzeko poterea, duen existitzeko modua bikoiztearena, bizitza esanaguratsua eta interesgarria egitekoa.)

Interneten gehiago topatuko dituzelakoan gaude. Hau gure aukeraketa besterik ez da.

POSTER BATEN EREDUA:

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.