''Bularretik Mintzora''-k irakurtzeko zaletasuna sustatzen
txostena plazaratu du Galtzagorrik
Bularretik Mintzora egiten den EAEko 12 herrietatik 6tan, 2011n lehen aldiz azken hiru ikasturteetan egindako ekimenen eragina ebaluatu eta jaso da txosten batean. Txostenak 2009ko irailean lehen aldiz herri horietako gurasoei egindako galdekizunen emaitzak eta 2011ko maiatzean guraso horiei beraiei egindako galdekizunen emaitzak erkatzen ditu.
Eta emaitzak oso baikorrak dira, irakurtzeko zaletasuna neurtzeko balio duten hainbat adierazlek hobekuntza nabarmenak izan dituztela frogatzen baitu. Besteak beste, herri horietan liburutegietara joateko ohitura eta maiztasuna areagotu da, baita ipuinak edota haur kantak haurrei kontatu edo kantatzeko ohiturak ere.
INFORMAZIO GUZTIA HEMEN.