• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
IDEIAK IV - GOIBURUAK EDO ESLOGANAK

IDEIAK IV - GOIBURUAK EDO ESLOGANAK

Irakurketaren aldeko goiburuak edo esloganak asmatu

Irakurketaren aldeko goiburuak edo esloganak
Juul Kanpaina girotzeko goiburu edo eslogan konkurtsoa erraz antola daiteke ikastolan. Ikasle bakoitzak lelo bat proposatuko du, leloarekin karteltxoa prestatu, koloreztatu eta lelo guztiekin ikastola apainduko duzue.

 

Esloganak sortzeko garaian Txanelako 5. mailako Lengua Castellanan ematen diren jarraibide eta adibideak baliagarriak izan daitezke:

  • Esloganaren helburua konbentzitzea eta arreta deitzea da.
  • Esloganak egiteko garaian, errima edo hitz jokoak erabiltzen dira: Irakurriaz aterako zaizu irria.
  • Batzuk erronka edo galdera moduan idatzirik daude: Egunero irakurtzen ausartuko al zara? Baietz gehiago irakurri!
  • Beste batzuk, "onena" edo "gehiago" hitzak erabiltzen dute: Irakurtzea, ez aspertzeko metodorik onena!
  • Aholku moduan idatzita ere agertzen dira, baita agindu moduan ere: Irakur ezazu, burmuinerako ona da!
  • Produktu bat hartzen baduzu, gertatuko dena adierazten digute: Irakurtzen baduzu handia egingo zara!

Jarduera honek aldaerak izan ditzake:

  • Ez da zertan konkurtsoa izan behar.
  • Goiburuak ekitaldi batean irakur daitezke.
  • Kartel landuenak aipa daitezke.

Ikusten duzuenez, denbora asko ez dizue kenduko eta Juul Kanpainarako motorrak berotzeko eraginkorra dela ziurtatzen dizuegu. Eginez gero, argazkiak bidali!

 

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.