• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
HIRU EGUN BALEAREN SABELEAN, Patxi Zubizarreta

HIRU EGUN BALEAREN SABELEAN, Patxi Zubizarreta

PAMIELA

Hiru egun balearen sabelean
Egilea: Patxi Zubizarreta
Irudiak: Jokin Mitxelena Ba al dakizu, lehen, baleak euskal kostalderaino iristen zirela? Ba al dakizu gaurko estropaden jatorria orduko arrantzaleen harrapaketa dela? Ba al dakizu, gerora, baleak urritu, eta baleazaleak Kanadaraino joaten zirela, ehundaka, milaka…? Ba al dakizu baleontzi bakoitzean mutil gazte bat joaten zela laguntzaile, eta Txo esaten ziotela? Beharbada hori guztia badakizu, baina ezetz jakin zer gertatu zitzaion San Roke itsasontziko txoari, nolako zeharkaldia egin behar izan zuen Ternuaraino, ekaitzek eta zorigaitzek nola eraso zioten, eta, finean, zergatik esaten zioten Ismael…?

PAMIELA ARGITALETXEA

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.