• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
JUUL BLOGAK PROIEKTUA

JUUL BLOGAK PROIEKTUA

Animatu zaitezte proiektuan parte hartzen!

Juul blogak proiektua martxan jada!
Urtero bezala, Juul blogak proiektua martxan da. Proiektu horretan, bi blogetan, ikastola desberdineko ikasleek irakurritako liburuen iritziak eta gomendapenak partekatzen dituzte.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek Irakurzaletxiki bideo-bloga dute haien proposamenak argitaratzeko: http://irakurzaletxiki.blogspot.com eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek Irakurzale bideo-bloga egiten dute: http://irakurzale.blogspot.com.

Idazten diren sarrerak testuz, bideoz eta poster multimediaz sor daitezke. Azken hauek, Gloster tresnaren bitartez egiten dira. Proiektuaren inguruko dokumentazio guztia esteka honetan duzue.

Parte hartu nahi izanez gero, mezu bat bidali eta blogetako erabiltzaile izenak eta pasahitzak bidaliko dizkizuegu.

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.