IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK INKESTA
LHko (4., 5. eta 6. maila) eta DBHko ikasleei zuzenduta
Juul proiektuaren berrikuntzen artean, orain honako hau aurkezten dizuegu: Irakurketa ohituren inguruko inkesta.
Jarduera txiki honen bidez bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, gure ikasleek irakurketaren inguruko ohituren berri izatea, eta, bestetik, datu horiek gelan erabiltzea horren inguruan mintzatzeko eta hausnarketa egiteko.
Bi inkesta prestatu ditugu bat LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleek betetzeko, eta, beste bat, DBHko ikasleentzat.
Parte hartzen duten ikastolei Euskal Herriko emaitza orokorrez gain, ikastola emaitzak eta grafikak bidaliko zaizkio hala nahi izanez gero.
Galdetegiak Juul Gunean dituzue prest eta hauek betetzeko epea otsailaren 10arte izango da.
Zuen partaidetza eskertuko dugu!