ABCD berri bat, IZUEN ESKULTOREA
MEZULARI ARGITALETXEA
ABCD berri bat (PERU ABARKA Narrazio Laburren VI. lehiaketako irabazlea)
Egilea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Ilustratzaillea: Yolanda Mosquera (PERU ABARKA Ilustratzaileen III. lehiaketako irabazlea).
Adina: ume, gazte eta helduentzat
Sinposia:
Hego aldeko mutiko baten gogoetak, ipar aldeko aititaren etxean. Gazte etorkina zelan doan egokitzen egoera berrira: egun berriaren esnaera, senide berriarekin topo egitea, leihoaz bestaldeko errealitatea eta iragana talkan eta, azkenik, onarpena.
Ipuin hau narrazio poetiko edo poesia narratibo gisa koka daiteke, bertan jabekuntza baten adierazpen zuzena egiten delako, unean uneko sentsazioei adi, oroimena piztuta eta irudimenari tartea utziz, guztia hitzen musikaz inguratuta.
Izuen eskultorea
Egilea: Josu Unzueta ajuria
Ilustratzailea: Iraia Okina Salazar
Adina: gazte eta helduentzat
Sinposia:
Stefan Leisser duk ispiluan begira dagoena, bai. Eta begirada horrek beldur ematen dik, ez haiz kristal barruko so izu horri eusteko gauza. Denok zeukaagu kriminal bat erraietan, baita heuk ere, esan diok heure buruari ahapeka. Eta begiak begietatik jausi zaizkik, hitzei aitzakiaren hatsa darielako.