GAUMIN ARGITALETXEA
FERNANDO MORILLO
Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea sortu du, helburutzat duena "irakurleek, batik bat gazteek, literaturaz goxatzea, irakurtzea behar gisa ez sentitzea". Berak idatzitako lau libururekin hasi du ibilbidea argitaletxe berriak: 15 urtetik beherakoentzako ipuin bat eta gazte zein helduentzako misteriozko hiru eleberri.
"Egileak, oro har, salmentaren %10a baizik ez du eramaten, eta normalean askoz geroago (urtebete edo gehiago erraz)", dio Morillok Gauminen webgunean: "Hori ere aldatu nahi genuke. Egileari ahalik eta duinen eskaini nahi genioke bere lanaren fruitua. Fruitu hobexea eta epe laburragoan. Artista izan arren, langile ere badelako: idaztea du ogibide".
ITURRIA: ARGIA, 2011/11/25
INFORMAZIO GEHIAGO: ORTZADAR, 2011/11/26 (Erantsitako dokumentuan)