BAINURA!
PAMIELA - KALANDRAKA
Bainuaren ordua atsegin eta josteta unea izan daiteke. Umeen estiloaren antzera egindako irudiekin disfrutatzeko aukera eskaintzeaz gainera, “Bainura!” laguntza tresna ere bada, gurasoek seme-alabei autonomia hartzen lagun diezaieten: garbitzea edo jatea bezalako jarduera errazak helduen laguntzarik gabe egin ahal izateko, portaerazko jarraibideak beharko dituzte autonomoak izaten hasteko. Haur hizkera orrialde guztiotan topatuko da: onomatopeiak, ikus- eta hitz-jolasak, liburu hurbil eta erakargarria bihurtzeko. Ipuineko protagonistari, haur gehienei gertatzen zaien bezala, nagikeria ematen dio bainatu behar izateak, batez ere jolasari utzi behar izateagatik. Egilearen beste estrategia bat umea lehoiz mozorratzea da, gizakien eta piztien arteko desberdintasuna agerian uzteko: piztiek ez
dute arroparik erabiltzen ez eta xaboiz garbitzen ere.