• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
IGERABIDEK ETA LINAZASOROK IDATZI ETA GURRUTXAGAK ILUSTRATU

IGERABIDEK ETA LINAZASOROK IDATZI ETA GURRUTXAGAK ILUSTRATU

Gazteentzako bi liburu kaleratu dute

Gazte literaturako bi liburu aurkeztu zituen atzo Alberdania argitaletxeak: Juan Kruz Igerabideren Txori txoroa eta Karlos Linazasororen Bat-batean, krispetak. Bi liburuak Maite Gurrutxagak ilustratu ditu.

Igerabiderenak okil baten istorioa kontatzen du. Moko-oker jaiotzen da; hala eta guztiz ere, bere hutsari etekina ateratzen dio, eskulturagile bihurtuta. Familiak, ordea, ez du haren erabakia onartzen, eta etxetik ihes egitera behartzen dute. Linazasororen liburuak, berriz, olerki laburrak, esaldi aforistikoak eta koplak biltzen ditu, baita Gartzeain ipuin luzea ere.

ITURRIA: BERRIA, 2011/10/20, 39 or.

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.