• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
OSABA ELEFANTE, Arnold Lobel

OSABA ELEFANTE, Arnold Lobel

PAMIELA - KALANDRAKA

Samurtasuna eta sentiberatasuna dira kontakizun hunkigarri honek transmititzen dituen sentimenduetariko batzuk, garai guztietako ezinbesteko klasiko bat izatera eraman dutenak. Elefante txikiak bolada bat pasatzen du osabarekin, eta arindu egiten zaio gurasoen desagerketagatik sentitzen duen tristezia osabaren ipuin sendatzaile, kantu dibertigarri eta hitz jokoei esker.

Amaiera zorioneko istorio goxo hau egitura zirkularreko bederatzi kapitulutan banatuta, eta Arnold Lobelen beraren irudiez osatuta dago: irudi errealistak, samurrak, kolore leunetakoak eta protagonisten eite sendoak azpimarratzen dituzten argilunez osatuak. Azpimarratzekoa da egilearen trebetasuna testua dotoretasunez janzteko: “Zuhaitz batek hostoak baino zimur gehiago ditut. Hondartza batek hondar-aleak baino zimur gehiago ditut. Zeruak izarrak baino zimur gehiago ditut”, dio Osaba Elefantek.

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.