IDAZLEA ZEU ZARA, IRAKURTZEN DUZULAKO
JOSEBA SARRIONANDIA
EGITASMOA
HIK HASIren ekimenez 2010an argitaratu zen Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin liburua. Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak guztiak ere. Denak ere interes pedagiko handikoak.
IPUIN KONTAKETEN HELBURUA
Irakasleek liburua lan-tresna gisa erabiltzeko aukera izateaz gain, ipuin kontaketa baten bidez, ipuinen lanketa sakonagoa egitea da xede nagusia. Bertan lantzen diren gaiak –”Elkarrekin bizitzen ikasi”, “Komunikatzen ikasi”, “Pentsatzen ikasi” eta batez ere “Norbera izaten ikasi”-haurrei antzerkiaren bidez modu zuzenagoan hausnartzeko aukera ematea. Ikastetxeetara antzerkia, ipuingintza eta irakur-zaletasuna lantzeak berez izan lezakeen berezko interesarekin batera.
IDAZLEA
Joseba Sarrionandia idazle oparo eta sakonenenetakoa dugu. Poesia eta nobelagintza landu ditu baina batez ere ipuingintzan da aitzindari eta maisu. Haurrentzat eta haurrekin partekatzeko ipuinak idatzi ditu liburu honetan. Balio poetiko handiko narrazio horien bidez, aurkezten diren egoerak interpretatzera eta, horrekin, berreraikitzera bultzatzen gaitu idazleak. Gozatzera eta irudimenaren munduan bidaiatzera gonbidatzen gaitu berriz ere idazleak, poesiaz jantzitako bere prosaren bidez. Umorea bidelagun, errealitatea eta absurdoaren arteko mugak lauso, ipuin bakoitzean harrituta uzten gaitu: pentsaraztera bultzatzen gaitu.
Informazio gehiago erantsitako artxiboan: adinak, taldeak, prezioak... Xabino Alkorta: +34 615 779 511 edo info@artedrama.com