• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia

Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia

UPV/EHUk argitaratua

Azken urteotan Euskal Haur eta Gazte Literaturak aurretik ezagutu gabeko garapena izan du. Bada, EGUNGO EUSKAL HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN HISTORIA honetan, lehenengo idazlan modernoak agertu zirenetik gaur egunera arteko gertakariak, idazlanak eta berri nagusienak biltzen saiatu dira liburu honetan.
Lehenengo atalean, gaur egungo egoera kokatzeko sarrera historiko labur baten ondoren, azken hiru hamarkadetan euskaraz idatzitako zein euskaraturiko Haur eta Gazte Literaturaren eboluzioa dakar: kantitatearen eta kalitatearen gorakada, literatura-sistemaren eraketa, emakumeen presentzia… eta, horrekin guztiarekin batera, albumak gurean eman dituen lehenengo urratsak. Amaitzeko, iraganetik etorkizunera eginiko gogoeta dator: datozen urteetan Haur eta Gazte Literaturak gurean dituen erronkak ageri dira bertan.
Bigarren atala, ostera, hamazazpi idazlanen azterketek osatzen dute. Bada, hamazazpi analisi horiek bide ematen dute lehenengo atalean esandakoa hobeto ulertzeko eta geure idazle eta idazlan garrantzitsu batzuk ezagutzeko.

Egilea: Kortazar Uriarte, Jon (zuz.)
ISBN: 978-84-9860-542-6
Formatua: 13,5 x 21,5
Hizkuntza: Euskara
Urtea: 2011
Prezioa: 15,00€ (zerga barne)
Orrialdeak: 240

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.