FERNANDO MORILLOren MULTIBIDAIAK BILDUMAko bi liburu berriak
Beste garai batzuetara jauzi egin eta orduko gizarteak ezagutzea proposatzen digu Morillok.
Fernando Morillok Multibidaiariak bilduma estreinatu du, zientzia fikzioko bi liburu kaleratuta Elkar argitaletxearen eskutik: Lehoien dantza eta Heriotzaren soinekoa. Multibidaiariak gazteei zuzendutako nobelak dira, eta liburuen azalean gazteen gustuei lotutako estetika berezi bat aurkitzen saiatu da Iñaki G. Holgado marrazkilaria.
Lehoien dantza
Sinopsia
Heriotzaren soinekoa
Sinopsia
Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte gizateriaren historiaren aldi eta leku ezberdinetara ordenagailu bat eta kristalezko kubo baten laguntzaz. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo euren bidaia liluragarrietan. Heriotzaren soinekoa Japonia: ezpata, ispilua eta harribitxia 1600 urteko Japonia feudalean, leinu buruzagien gidaritzapean, bi gudaroste erraldoiek aurrez aurre borroka egin ondoren, garaileek bake garai luzea abiarazi zuten lurralde osoan. Ondorioz, nagusirik gabeko samuri asko, roninak, lanik gabe geratu ziren. Miyamoto Musashi izan zen ospetsuenetako bat. Haren bizitzaren pasarte zoragarri bat jaso du eleberri honek.