• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
ALBERTO LADRON ARANAren liburu berria

ALBERTO LADRON ARANAren liburu berria

Zer barkaturik ez eleberria da Alberto Ladron Aranaren azken lana. Elkar argitaletxeak kaleratutakoa, idazle iruindarrak polizi generoko kontakizun bat ekarri du oraingoan. Misterioa, ezusteak eta gizarte kritika dira luburuaren orrialdeak betetzen dituzten osagaietako batzuk

 

 

Sinopsia

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioagatik, bere anaia Julenen alprojakeriak jasan behar ditu... Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko dira gauzak are gehiago okertzen eta aldrebesten. Saltsa loditzeko, beste hainbat osagai: Andaluziatik datorren neska pinpirin bat, II. Mundu Gerra garaiko mugaldeko abentura ahantzi bat, senar jeloskor bat, naziak eta juduak, drogatrafikoan sartutako ukrainarrak, nora ezean dabiltzan foruzainak... Alberto Ladron Aranak, ohi duenez, maisutasunez ondu du polizi eleberri hau, protagonistaren gorabeherak eta misterioaren hari ezkutuak idazkera arin eta erritmo biziarekin josiz.

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.