• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

JUUL HAUTESKUNDEAK ETA GERO ZER?

Juul Hauteskundeak bukatu badira ere, Juul kanpaina eta orokorrean irakuzaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar. Zer egin dezakegu eskutartean ditugun emaitza horiekin? Lasai, lan gehiago ez dizuegu eman nahi, ideia batzuk proposatu besterik ez, bozketako emaitzei etekina emateko.

1.- Gurasoak informatu, udara begira liburu egokiak izan daitezke eta. Hau zirkular baten bitartez edo ikastolako orraialdea edo blogak erabiliz egin daiteke. Zuei lana errazteko zirkular eredu bat prestatu dugu.

Zirkularra euskaraz eta gaztelaniaz - Zirkularra euskaraz eta frantzesez

2.- Geletan emaitzak komentatu. Ikasleek zerrendeetako libururen bat irakurri badute azal dezakete zergatik uste duten liburua aukeratua izan dela.

3.- Horma-irudi moduan pasabidean iragarri.

4.- Mahai baten gainean liburu horiekin erakusketa txiki bat muntatu.

5.- Ikastolak liburu horiek ez baditu, lortu.

Betikoa, zuen ikastolan beste zerbait egiten baduzue, bidali!

JUUL HAUTESKUNDEAK ETA GERO ZER?

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.