• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
ABUSU SAREA IRAKURZALE FLASMOBA

ABUSU SAREA IRAKURZALE FLASMOBA

Mundiala!!!

ABUSU SAREAN

ABUSU, AUZO IRAKURZALEA
Bilboko Abusu auzoan irakurzale anitz dago, elkarte ezberdin, izaera ezberdin... mota guztietako irakurzaleak. Proiektu honekin irakurtzeko gustua sustatzea nahi dute auzokide guztiak inplikatuz, era berezian, haur eta gazte auzokideak. Horretarako, ekintza anitzak antolatzen dituzte (erantsitako dokumentuan), hala nola:

  • Liburu maleta bidaiaria
  • Literatura tertuliak
  • Haur-literatura kluba
  • Ezagutu zure liburutegia programa
  • Liburu-feria, bookcrossing eta liburu-trukea
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
  • Beste batzuk

Beste batzuk horien artean, hona hemen auzoan sortu zuten Flasmoba, benetan ikusgarria. Erantsita doakizue bideoa eta kantaren letra. Zuen ikastoletan egiteko ideia polita da, kanpaina girotzeko bikaina!

Eskerrak eman nahi dizkiegu beren esperientzia gurekin konpartitzeagatik.

ZORIONAK ABUSU SAREAN PROIEKTUKO KIDE GUZTIEI!!!

 

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/gotzonebutron/FlashmobAbusuIrakurle02

BIDEOA YOUTUBEN

http://www.youtube.com/watch?v=K2mR4YuH4ws

KANTAREN LETRA

TELEPHONE

Dendara joan naiz liburu baten bila
Behartuta pasa dut lehen orria
Irakurtzen hasi naiz gogo gabe baina…
Pertsonaiak direnak ezagutu nahian
Ezagutu nahian
Jarraitu nahian
Pertsonaiak direnak ezagutu nahian

Letrak irakurtzen irri algara ozen
Gelako isiltasuna_apurtu du honek
Emazteak gizona hil du ala ez?
Batek daki ea zer pasatuko_ote den.

Orriak
Orriak
Pasatzen badoa denbora
Harritu nau istorio hau gustatzeak
Orriak
Orriak
Pasatzen badoa denbora
Hurrengoa irakurtzeko_irrikan

E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Segi irakurtzen
E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Gelditu gabe,
E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Segi irakurtzen
E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Gelditu gabe.

Loti ederra sorgina printze
Sagarra ipotx ta balea
Mutil bai neska, azti, ezpata
Marrazo, zaldun, Julieta (bis)

Bost, lau hiru, bi, bat
A-ka-bo
Lagunei deika nago
Ezin dut itxa-ron
Dena konta-tze-ko
Agian hobe da berak
Dena_irakurtze-a
Hasieratik hasi,
Amaierararte

Dendara joan naiz liburu baten bila
Lagunak behartu nau hau tragedia
Irakurtzen hasi naiz gogo gabe baina…
Pertsonaiak direnak ezagutu nahian.
Ezagutu nahian
Jarraitu nahian
Pertsonaiak direnak ezagutu nahian

Orriak
Orriak
Pasatzen badoa denbora
Harritu nau istorio hau gustatzeak
Orriak
Orriak
Pasatzen badoa denbora
Hurrengoa irakurtzeko_irrikan

Orriak
Orriak
Pasatzen badoa denbora
Harritu nau istorio hau gustatzeak
Orriak
Orriak
Pasatzen badoa denbora
Hurrengoa irakurtzeko_irrikan

E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Segi irakurtzen
E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Gelditu gabe,
E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e
Segi irakurtzen
E-e-e-e-e-e-e-e-e-e-e

Gelditu gabe.Loti ederra sorgina printze
Sagarra ipotx ta balea
Mutil bai neska, azti, ezpata
Marrazo, zaldun, Julieta (bis) 

Irakurri, gelditu gabe
Irakurri bukatu arte. (bis)

 Dokumentua ikusi

 Audioa entzun

 Bideoa ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.