ESPERIENTZIAK I - IRAKURLE LAGUN
Juul webguneko helburu bat irakurzaletasuna bultzatzeko proiektuak partekatzea da. Orain aurkeztuko dizueguna Zumaiako Maria eta Jose ikastetxekoa da. Proposamen aberasgarri delakoan aurkezten dizuegu.
IRAKURLE LAGUN PROIEKTUA
Aurten Lehen Hezkuntzako aurrenengo eta seigarren mailako ikasleen eta irakasleen artean aurrera eramaten ari garen proiektua da hau. Abian jarri dugun proposamenaren izena “Irakurle lagun” da eta honek adierazten duen bezela, irakurketa bultzatzeko jarduera da. Seigarren eta aurrenengo mailetako ikasleak bikoteka elkartu eta irakurketa saio bereziak antolatu ditugu astero.
HELBURUAK
- Ziklo desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatu.
- Ikasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztu.
- Ikasle gazteei laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartu.
- Seigarren mailakoen autoestimua garatu , ikasleen bilakaera baloratuz.
- Idatzizko testuen aurrean interesa piztu
- Aurrenengo mailako ikasleen irakurketan aurrera`pausoak eman.-Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean hezi.
- Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatu.
BALORAZIOA
- Ikasleek saioa ilusio handiz hartzen dute eta oso gustura elkartzen dira ostiralero.
- Irakurketaren aurrean gazteen motibazioa handia da eta zaharrenen artean laguntzeko gogo handia dago. Seigarren mailako ikasleek laguntza eta babesa eskeintzen diete txikiei , askotan jolasorduan beharra dutenean beraiengana jotzen dute.
- Lehenengo mailako ikasleen artean irakurketa eta ulermen maila hobetu da eta seigarren mailakoen artean irakurketaren aurrean duten motibazioa areagotu da.
- Beraz, datorren urtean maila horietan proiektu interesgarri honekin jarraituko dugu. Esperientzia oso aberasgarria da.