• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO IDEIAK II

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO IDEIAK II

Baietz ordu batean... 10 liburu irakurri!

Jarduera hau Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera antola daiteke DBH arte.

Gelan 20 badira 20 liburu lortuko ditugu. Liburuak motzak izan behar dira, irudi asko duten horietakoak. Kalandraka argitaletxekoak (Pamielakoak dira orain) edo antzekoak egokiak dira oso. Liburu hauek ilustrazio ederrak izaten dituzte, testu motzak baina poesiaz beteta. Haurrez zein gazteek disfruta ditzakete.

Liburuak gelara eraman eta etengabeko irakurketa egingo dugu. Norberak liburu bat hartu, irakurri, bukatzen duenean beste bat hartu, beste ikasle batekin trukatu. Honela irakurketa saioa pasa dezakegu.

Bukaeran zenbat liburu irakurri ditugun komenta dezakegu, ilustrazio aldetik zeintzuk izan dira erakargarrienak, liburu bezala zein gustatu zaigun, atentzioa deitu digun orrialdea edo pasartea....

Baietz ordu batean... txikitxoak entretenitu!

Aurreko liburuak aprobetxatuz beste jarduera aurrera eraman dezakegu. Ikasle bakoitzak liburu bat aukeratu, irakurketa prestatu eta "txikien" geletara (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa) joan daitezke liburu horiek irakurtzera.

Era askotara antola daiteke irakurketa dramatizatu hau:

  • Ikasle batek ikasle bati irakurtzen dio eta bukatzen denean beste ikasle batengana doa irakurtzera... eta abar.
  • Ikasle batek talde txiki bati irakurri.
  • Ikasle batek gela osoari.

Ekintza hau ezin da oso luzea izan, 30 minutu gehienez, eta entzuleriaren arreta gureganatzeko ongi prestatu beharko dituzte irakurketak.


Ideia hau zuen ikastolako irakasleei birbidali. Antzekorik egiten al duzue? Jakin nahi dugu!


Liburu hauek egokiak dira jarduera hau egiteko. Liburu hauek egokiak dira jarduera hau egiteko.
Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.