Irakurketa sustatzeko IKT baliabideak 2011
Aupa Juulkideak!
Dakizuenez Juul proiektuaren barruan irakurketa sustatzeko IKT baliabideak erabiltzen ditugu aspalditik. Urtero saiatzen gara esparru honetan berriztatzen eta hauek dira aurten mahai gainean edo, hobe esanda, teklatuaren gainean, aurkeztu nahi dizuegun proposamena.
A. Blogletan egindakoa probestu: Hainbat urte gabiltza blogarekin eta jadanik sarrera pila ditugu. Sarrera hauek probestea erraza da. Horretarako jarduera hau planteatzen dizuegu:
B. Juul Bloglak proiektuarekin jarraitu:
Apurka-apurka ari gara gure liburu datu-basea handitzen. Gainera ikastola batzuek irakurketa-planean planifikatuta dute jarduera hau eta urtero burutzen dute puntual-puntual. Aurtengo proposamena honekin jarraitzea da. Berdin du bideo ala idatzizko sarrera moduan, zuek erabaki. Gomendagarria izan daiteke talde batek ikasturte batean bideo sarrera egin badu, hurrengo urtean idatzizko sarrera egitea eta alderatziz.
Gogoratu blogan bertan duzuela beharrezkoa den dokumentazioa duzuela eta hau berriro irakurri behar dela hanka sartzeak ekiditeko.
C. Juul Bloglerako proposamen berri bat:
Bestalde, 6. mailako ikasleei begira (baita 5. mailakoekin nahi izanez gero), proposamen berri bat egin nahi dizuegu. Glogster plataformarekin liburu bat aukeratu eta horren glogsterra, poster digitala, egitea. Hemen duzue adibide polit bat: http://erentzun.glogster.com/
D. Irakurketaren jarraipenarako Google Sitesa:
Zuetako asko Google Apps zerbitzua kontratua duzue edo Google tresnak ezagutzen dituzue. Tresna horien artean “Sites” izenekoa oso praktikoa da, modu erraz batean webguneak sortzeko aukera ematen dizulako.
Irakurketaren txokoa, https://sites.google.com/a/
Webgunea erraz kopia eta molda daiteke, zuen ikasleak sartuz edo nahi dituzun atalak gehituz.
Martxoaren 2an, arratsaldeko 4etan, bileratxo bat antolatu dugu Iruñan eta beharrezkoa den prestakuntza bideratuko dugu bilera horretan bertan. Zuen asmoak eta ideiak jakiteko aproposa izan daiteke, orain arte egindakoa ebaluatzeko eta baita taldekideak aurrez-aurre ikusteko. Bilerarra etorri ez baina proiektuarekin interesaturik bazaudete posta elektronikoaren bitartez gurekin harremanetan jar zaitezte ondorengo datuak emanez:
Ikastola:
Etapak / Mailak:
- Juul Bloga kontsultatuz erabili. Bai / Ez
- Juul Blogean bideo edo idatzizko aipamenak egin. Bai /Ez
- Juul Blogerako poster birtualak (Glogster) sortu. Bai / Ez
- Irakurketaren jarraipena egiteko webgunea martxan jartzea. Bai /Ez
Bestelako komentarioak:
Mila esker zuen laguntzagatik.
Juul Kanpainako taldea