IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO ZURE ESPERIENTZIA EDO IDEIA
Juul kanpainak irakurzaletasuna bultzatu nahi duten ikastolen sarea izan nahi du. Horretarako, garratzitsua ikusten dugu ikastolan arlo honekin lotuta egiten ditugun esperientziak eta ideiak partekatzea eta zabaltzea.
Hortaz, honako hau eskatu nahi genizueke: zuen ikastolan egiten dituzuen jarduera horien zerrendatxoa bidaltzea deskrizpzio labur batekin. Adibidez:
Gurasoak gelara ekarri irakutzera: hilabetero nahi duen gurasoa gelara etortzen da ipuin bat irakurtzera.
Bidaltzen dizkiguzuen esperientzia eta ideia guztiekin, bildumatxoa egin eta tarteka argitaratuko ditugu webgunean gure jarduna aberasteko. Posta elektronikoz bidali juul@nafarroakoikastolak.net helbidera, zuen ikastolako datuekin eta arduradunaren izenarekin. Argazki bat edo beste gehitzerik baduzue, hobe.
Zuen jardueren esperoan geratzen gara!